2014-11-05

Ikusi POZAren aurrestreinaldia osorik

POZA:zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlanak ibilbide oparoa izan du, hasieratik harrituta geratu gara izan duen harrerarekin. Asko izan dira POZAko taldekideoi haren ibilbideak eman dizkigun... pozak!

POZA 2012ko urrian eskaini genuen estreinako aldiz, aurrestreinaldi modura. Erresidentzia artistikoak egin genituen Bilbaoeszenan eta Azala gunea. Aurrestreinaldiak Azokitiko Matadeixan eta Leioako Kultur Maratilan. Gerora Donostian abiatu, eta garatzen, eraldatzen, zehazten joan zen emanaldia. Tartean plaza ugari, azkena Bilboko P6 2014ko maiatzean.

Ez dugu azken boladako emanaldirik grabatu, baina agian interesatuko zaizue aurrestreinaldia izan zena ikustea, Zazpi t´erdik grabatua eta editatua:


PZ 1 from metrokoadroka on Vimeo.

PZ 2 from metrokoadroka on Vimeo.

2013-02-21

POZA





Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain.

Ordu beteko tartean hainbat edertasun une proposatuko dizkiote ikusleari, hainbat hari, hainbat bide. Ordubeteko tartean minutu bakar bateko edertasuna lortuz gero, bete egingo da haien xedea.

Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea mozkortzen, dantzatzen, ahotsa kantu betean urratzen… horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak.

Arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu dute Metrokoadroka kolektiboko kideek, elementu ez eszenikoetatik abiatuz eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.




2013-02-20

Nortzuk garen POZA


(Alvaro Ledesmaren argazkiak)
 


FITXA ARTISTIKOA

Parte hartzaileak:

'Poza' talde lanean oinarrituta sortu den prozesua da. Hauek izan dira parte hartzaileak:
Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola.

Laguntzaileak:

Corinne Cella. Zuzendaritza artistikoa.
Dejabu panpin laborategia. Zuzendaritza artistikoa.
Alvaro Ledesma. Atrezzo fabrikazioa eta argazkiak.
Marodi taldea. Arropak eta eszenografia.

Zazpi t'erdi, Mikelazulo, Azala, BAD.

Eskerrik asko:

Iñigo Ortega, Noemi Viana, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Iñigo Aranbarri, Bilboko Kortxoenea, Matadeixe, Artedrama-Kultur Maratila.